Ama Guadalupekoa Konpainian Kubero moduan parte hartzeko, hurrengo baldintzak bete beharko dira:

  • 6 eta 11 urte (urtean beteta) bitarteko adina.
  • Herritar Armatu gisa (eskopeta) desfilatzen duen heldu (aita, aitona, osaba) batek lagunduta egotea.

Zure semeak Kubero gisa parte hartzea nahi baduzu, eta aurreko baldintzak betetzen baditu, hurrengo formularioa bete eta laster zurekin kontaktuan jarriko gara.