Kapitaina eta Tenienteak

Ama Guadalupekoa Konpainia, gainerako infanteriako konpainiak bezala, Kapitain baten agindupean dago. Honek, bere aldetik, bi edo hiru Tenienteren eta bi Kaboren laguntza du. Gainera, sarjentu batek eta kabu batek kantinerari laguntzen diote Alardean zehar.

Kapitaina formazioaren burua da, eta Konpainia osatzen duten atal ezberdinei aginduak ematen dizkio: txirulariak, danborrak, eskopetak eta, formazioa itxiz, kuberoak.

Konpainiako agintari bakoitzak bere janzkeran karguarekin identifikatzen duten galoiak eramango ditu. Aginte-galoiez gain, kapitainak eta tenienteek infanteriako sablea eramango dute arma gisa.

KapitainaHiru kordoi edo urrezko txirikorda alkandoraren eskumuturrean
TenienteakBi kordoi edo urrezko trentzila alkandoraren eskumuturrean
SarjentuaHiru galoi urreztatu alkandoraren poltsikoan
KaboakHiru galoi berde alkandoraren poltsikoan

 Gaur egungo Agintariak

Kapitaina

Luis Naval Miguel

Ama Guadalupekoa Konpainiaren Kapitaina 2027 arte

Ama Guadalupekoa Konpainiaren 2023ko Batzar Orokorrera gerturatutako kideek izendatu zuten, hurrengo 4 urteetarako. Luis Ama Guadalupekoa Konpainiako Batzarraren parte izan zen duela urte batzuk, honen sorrera izan zenean.

Tenienteak

Edorta Kanpandegi Iturbe

Ama Guadalupekoa Konpainiaren Batzordean 2019tik

Joseba Mikel Alza Gonzalez

Ama Guadalupekoa Konpainiaren Batzordean 2024tik

Kaboak

Kapitainaren Hautaketaren zain

indumentaria_capitan

Ama Guadalupekoa Konpainiako kapitain izan ziren

  • Luis Naval Miguel 2024
  • Gregorio Alkain Sorondo 2016 2017 2018 2019 2022
  • Pello Alza Larruskain 2011 2012 2013 2014 2014 2015
  • Jose Mari Salaberria Mullor 2006 2007 2008 2009 2010 2023
  • Pello Alza Amunarriz 1995 2005
  • Eusebio Salaberria Amunarriz 1966  1994
  • Casto Alza Tife 1943 1965
  • Sebastián Salaberria Sagarzazu 1940 1941 1942