Udara honetan Danel Etxaberen ustekabeko gaixotasunaren ondoren, eta zorionez sendatu ondoren, irailaren 3an lehen entseguaren hasieran, Gregorio Alkain kapitainak Bandako Kabo posturako Markel Oronoz Rubio eta Atzeko Kabo bezala Javier Perez proposatu zituen.

Besarkada bat eman nahi diogu Daneli, eta eskerrak eman nahi dizkiogu ere urte hauetan Bandako Kabo gisa egindako lanagatik. Espero dugu laster Konpainian berriro ikusteko aukera izatea. Animo, Danel!

Desfilean bandaren lidergoa hartzea erronka garrantzitsua den arren, Markelek egoera bereganatzen jakin zuen, eta bai entseguetan bai irailaren 8an aise eta irmo eraman gintuen. Ziur gaude bere balioarekin eta guztion laguntzarekin bikain beteko duela erronka berri hau hurrengo Alardeetan.

Bestalde, eta aurreko Urteko Batzarrean komentatu zen bezala, orain arte gure kuberoak zaindu dituen Jose Mari Lurbururentzat 2022a izan da Atzeko Kabo bezala aritu den azken alardea. Jose Marik azken 13 urteetan lan egin du, eta bikain gidatu du urtez urte sartzen diren kubero ugarien antolaketa, konpainiaren osasun ikur. Eskerrak eman nahi dizkiogu orain arte egindako lanagatik, eta espero dugu beti bezala gertu jarraitzea konpainiari laguntzeko eta lan egiteko. Bere postua Javier Pérezek hartuko du.

Eskerrik asko Danel eta Jose Mari!