Ama Guadalupekoa Konpainia
Versión en castellano.

ama guadalupekoa
konpainia

#01 Buletina


 
Kaixo [Nombre]:

2022ko Alarde hau gainditu ondoren, Batzordeak Konpainian eta Konpainiatik kanpo gertatzen den guztiaz berri ematea erabaki du. Besteak beste, hartzen diren erabakiak eta konpainiako kideengandik jasotzen ditugun iradokizunak.

Ez dugu aukera hau alferrik galdu nahi Konpainiaren Batzordeari edo Agintaritzei edozein kezka edo kontsulta helarazi nahi badiezu, web orriko harremanetarako formularioaren bidez egin dezakezula azpimarratzeko.


Azken berriak


Mila esker Konpainia!

Irailaren 8ko egunsentiak beti dira bereziak. Alaitasunaren eta nerbioen nahasketa aurpegi guztietan islatzen da, zoazen lekutik zoazela. Aurtengoa, gainera, oso egun berezia izan da Hondarribia osorako. Denbora gehiegi generaman Guadalupeko amatxori gure botoa bete ezinik, eta hori gure arimetan nabari zen.

Irakurri


Gregorio Alkain Hondarribiko Alardeko Burgomaestre hautatu dute.

Honezkero jakingo duzunez, orain arte gure kapitaina izandako Gregorio Alkain Sorondo, Hondarribiko Alardeko Burgomaestre izendatu dute.

Irakurri


Jose Maria Salaberria bitarteko Kapitaina

Gregorio Burgomaestre hautatu izanaren berri onak berekin dakar Ama Guadalupekoa konpainiako kapitain izateari uko egitea eta kapitain berri bat hautatzeko protokoloa aktibatzea, Barne Erregimeneko Araudian islatua dagoen moduan.
Horrenbestez, aipatutako Erregelamenduaren 5.4.1 eta 5.4.3.1 artikuluei jarraiki, Batzordeak Jose Maria Salaberria izendatu zuen joan den irailaren 14an Konpainiaren ordezkari gisa Aginteen Batzordean, bitarteko kapitain gisa.

Irakurri


Bandako eta Atzeko Kabo berriak

Udara honetan Danel Etxaberen ustekabeko gaixotasunaren ondoren, eta zorionez sendatu ondoren, irailaren 3an lehen entseguaren hasieran, Gregorio Alkain kapitainak Bandako Kabo posturako Markel Oronoz Rubio eta Atzeko Kabo bezala Javier Perez proposatu zituen.

Irakurri




Ezagutu Konpainia


Badakizu... Kantinerak nola aukeratzen diren?

Konpainia barruko postuak hautatzeko era ezberdinak daude. Horien arte Kantineren hautaketa. Barne Araubideko Erregelamenduan adierazita dauden arren, aprobetxatu nahi dugu gurean nolakoak diren azaltzeko, aprobetxatu nahi dugu gurean nolakoak diren azaltzeko.

Irakurri





 

Gora Ama Guadalupekoa!



Adeitasunez,
Ama Guadalupekoa Konpainiaren Batzordea

www.amaguadalupekoa.com


Copyright © Ama Guadalupekoa Konpainia, Derechos reservados.

Estitxu Ortolaizek utzi du argazki-materiala

Ama Guadalupekoa
www.amaguadalupekoa.com

baja eskatu