45 eguneko prestaketaren ondoren, eta oraindik bizitako uneak sinestea kosta egiten den arren, ESKERRAK ematea besterik ez zait geratzen.

Eskerrik asko amari eta ahizpari, nire itzala izateagatik. Amari, nirekin une guztiak partekatzeagatik, eta duela 30 urte Kantinera izan zeneko bizipenak berpizteagatik. Niri ahizpari, bertan egoteagatik, izandako pazientziagatik, hilaren 8an goiz jaikitzeagatik, eta irailaren 8ko urrats eta jauzi bakoitzaren arduradunak (larruzko botak) lotzeagatik.

Eskerrik asko aitari eta anaiari, lehen entsegu eguneko ilusio aurpegiengatik, baita nere osaben ondoan espaloietako bero eta maitasunaz blaitzen laguntzeagatik.

Eskerrik asko haurren begirada magikoei, 6 urteko Nerea bueltan ekartzeagatik… Bere Konpainiako belus gorrizko jantzia egunen batean janztea, bere izena Kantineraren bandan bordatuta ikustea eta ezkutatu ezinezko irribarre batekin agurtzea amesten zuena, bere abanikoaren mugimendua geldiezin bihurtuz. 2003ko Nerea, 20 urte geroago, LORTU DUGU eta SINESTEZINA izan da.

Eskerrak ematen dizkiet nire familia eta lagun guztiei, Kantineraren atzean izugarrizko talde bat dagoelako. Aholkuz, maitasunez, pozez eta babesez betetako Alarde bat.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu AMA GUADALUPEKOA Konpainiako familia osoari. Zuen Kantinera izatea ohorez eta harrotasunez bizi izan dut, eta zuen lerroetako kide izatea melodia, txalo bakoitza, deskarga bakoitza… Irailaren 8an esan zenidaten moduan, “zure begiak argazki kamera baten moduan izan dadila une oro gogorarazteko”. Aholku hauek emanten eta ametsak betetzen jarrai dezazuten topa egiten dut, 6 urteko neska harekin gertatu zen moduan.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

Nerea Sandoval Emazabel, 2023.