Lagun maiteok:

Tristura handiz sentitzen dugu Pello Alza Amunarriz gure kapitainaren heriotzaren berri ematea, urtarrilaren 7ko gauean.

Alardea abangoardian eta atzeguardian defendatzen jakin zuen baloreetan oso pertsona ona. Lanerako gaitasun, kemen eta adimen handiz, kapitain ororen eginbeharra betetzeko norabidea zein izan behar zen ulertzen jakin zuen: Ama Guadalupekoa konpainia indartsuagoa eta konprometituagoa bihurtuz.

Aita, aitona, laguna, senarra, beti barre eragin digun gizon bikaina bere umore eta sarkasmoarekin. Bere jakinduria eta bihotz handia. Esfortzu handiz eta beti elkarrizketarako prest oso ondo erakutsi gintuen zein zen garrantzizkoa eta benetakoa, anekdotikoa eta azalekoa bereiziz. Gure Konpainia maitatzen irakatsi eta lagundu zigun bere osasunak utzi zion arte. Gorrietako bat. Gutako bat.

Ama Guadalupekoa konpainiaren izenean, doluminak adierazi nahi dizkiegu bere senide eta lagunei, eta ezagutu zuten guztiei dei egiten diegu agur esateko hileta-elizkizunera joan daitezen. 2022ko urtarrilaren 9an izango da, astelehena, Portuko elizan, 19: 00etan. Bertan, senitartekoei lagunduko diegu eta azken agurra emango diegu.

Beti gogoratuko zaitugu, Pello. Beti gogoratuko dugu zure berotasuna eta umiltasuna. Hutsune sakona uzten diguzu, eta zure oroitzapenarekin eta irakaspenekin konpentsatzen saiatuko gara.


Goian bego, Kapitain.