Honezkero jakingo duzunez, orain arte gure kapitaina izandako Gregorio Alkain Sorondo, Hondarribiko Alardeko Burgomaestre izendatu dute.

Hondarribiko Alardea osatzen dugun edozeinentzat ohore handia da agindutako lana betetzea, eta Ama Guadalupekoa konpainiarentzat, berriz, harro egoteko modukoa da Gregorio gure konpainiaren buru izana.

Onena opa dizugu erronka berri honetan, Gregorio, eta zure konpainia izan den horretan itxarongo zaitugu