Zailtasunez beteriko urte baten ondoren, gaur Joshe Mari Salaberriaren galeraren berri eman behar dugu zoritxarrez. Kolpe gogorrenetako bat gure Konpainiarentzat, zalantzarik gabe.

Ama Gualupekoa Konpainiaren kide, sortzaile, Kapitain eta, batez ere, eredu. Eskerrik asko zure lanagatik eta aholkuengatik, Joshe Mari, beti egongo zara gure bihotzean, eta beti izango zara (Salaberria familiarekin batera) Ama Guadalupekoaren zati handi bat. Esan bezala, gure Konpainia beti erakutsi duzun ohore eta gogo biziaz defendatuko dugu, eta badakigu (esan zenigun moduan) zuk ere egingo duzula. Oso harro gaude urte guzti hauen ondoren lagundu diguzun guztiagatik.

Goian bego.