Urtean zehar, Hondarribiko Alardea osatzen duten konpainiak eta unitateak, Alardearen eta haren antolaketaren inguruko ekitaldietan, bileretan eta bestelako gertaeretan parte hartzen dute.

Ekintza eta bilera horietan Ama Guadalupekoa Konpainiaren Batzordeak parte hartzen du konpainiaren ordezkari moduan. Konainiaren Batzordea Hondarribiko Alardearen inguruko ekitaldi eta bileretan konpainia osoa biltzeko, erabaki hartzeko, norbaiten esku uzteko edo Alardearekin lotutako bileretan landutako gaien berri emateko eskatzen zaion bakoitzean ezintasunagatik sortu zen 1995 urtean. Horrela, konpainiaren gobernu-modu berri, parte hartzaileago eta irekiago batekin konpainiako agintariei lagundu zaie gaur arte, baita Alardearen inguruko ekitaldietan eta bileretan landutako gaiei buruzko informazioa konpainiako kideei emateko.

Ama Guadalupekoa Konpainiaren osaera eta funtzionamendua barne-araudian deskribatzen dira, eta konainiaren kide guztien eskura dago.

Batzordearen eginkizun nabarmenen artean, honako hauek nabarmendu daitezke:

  • Ama Guadalupekoa Konpainiako kideen errolda kudeatzea.
  • Ekonomia eta finantza kudeaketa.
  • Lantaldeen koordinaketa: Armamentua, Zergak, Entseguak, Ekitaldien parte hartzea, Webgunea…

Ama Guadalupekoa Konpainiaren Batzordea konpainiako kide boluntarioek osatzen dute. Urtetik urtera, Konpainiaren antolakuntza eta gobernua zaildu egin dira hainbat baldintza juridiko eta sozialengatik. Errealitate berri honek, zoritxarrez, lan karga, konpromiso eta zeregin handiagoak sortu ditu, bereziki Agintarientzako. Batzordeak Alarde alai, antolatu eta hunkigarri bat ospatzeko etengabe eta diskretuko lan egin du. Esfortzuarekin, batasunarekin eta gardentasunarekin, hobetzeko bideei buruz eztabaidatzen dugu, baita Hondarribiko Alardearekin zerikusia duten ekintzetan edo ekitaldietan parte hartzeaz ere; Alardearekin Bat-en edo txibilitoen eta danborren tailerren antolakuntzan, besteak beste.

Batzordeak, uztailaren 25ean (Santiago egunean) egiten den urteko Batzar Orokorrean, konpainiaren kudeaketaren berri ematen da konpainiaren kideen aurrean. Batzar Orokorrak ezinbestekoak dira Batzordeko proposamenak berresteko, baita gainontzezko gaiak edo kezkak entzuteko eta jorratzeko ere.