Historia

Konpainiaren egungo banderaren aurretik, beste bi bandera eraman zituztela jakin da.

Ditugun datuetatik, Konpainiaren lehen bandera Espainiako bandera izan zela uste da, eta XX. mendeko 70eko hamarkadara arte eraman zen. Ez dakigu zehazki zein izan zen hura astindu zen azken urtea, baina garai hartako egoera politikoa ikusita, 1975eko azaroan , Franco hil ostean, Konpainiak bigarren bandera bat izan zuen.

Bigarren bandera horrek gaur egungo koloreak zituen, hau da, zuria eta urdin argia, Guadalupeko Ama Birjinaren estanpatu batekin eta beheko testu batekin. Dena urdin argi koloreko zinta batez inguratua zegoen. Oihala, urdin argi koloreko zintekin makilari lotuta zegoen, eta puntan xingolak zeuzkan, bandera nazionalaren koloreekin: gorriarekin eta horiarekin. Bandera horren makila, Attalaya arrantza-ontziko (Eusebio Salaberria Konpainiako kapitaina zen) kanabera bat erabiliz egin zen.

Hurrengo irudian, Guadalupekoa Ama Birjinaren estanpazioa ikus daiteke, eta beheko testuak honakoa dio:

“GURE GUADALUPEKO AMA BIRJINA MIRAGARRIAREN ERRETRATUA, Olearso mendian bi parbulori agertua, non Hondarribiko hiriak bere zaindaria bezala gurtzen duen. Irudi Santu honen aurrean 2 salbe eta 2 agur maria errezatuz, 180 eguneko induljentziak irabazten dira, Indietako Patriarka Jaunak eta zenbait Apezpiku Jaun Txit Prestuk emanak.”

Egungoaren aurretik eraman zen banderaren irudia.

Nolanahi ere, bandera horren oihal mehe eta arinaren ondorioz, berehala hondatu zen, eta bi urte baino ezin izan zuen desfilatu.

Egin zen hurrengo bandera gaur egun Konpainiak daramana da. 1978ko Alardean izan zen,  eta Arrambide Konpainiaren banderaduna (izena ez da ezagutzen aurreko urteetan banderadun gisa atera zirelako). Bandera egiteko, Eusebio Salaberria Kapitainak Almeriako Clarisa Komentura joan zen, eta garai hartan jantzigintzan eta brodaketan ziharduten mojei eskatu zien. Eusebioren emaztea zen Almeriara joateko arrazoia, Rosa Mullor, hiri horretakoa zelako, eta aldian behin senideak bisitatzera joaten ziren. Makila pinu-egurrez egin zen, eta Patxi Elzo hondarribitar erriberako arotzak egin zituen. Azken bandera hori (eta aurrekoa) Eusebio Salaberria Kapitainak ordaindu zituen, Konpainiak eraman ahal izateko.

Datu gutxi ditugu koloreen arrazoiari buruz, zuria eta urdin argia, baina Ama Birjinaren irudikapenetan erabili izan diren koloreekin dute zerikusia (soinekoaren zuria eta mantuaren urdin argiarekin). Aipatzekoa da, halaber, Almeriako Clarisa Komentuko erretaulak Ama Birjinaren irudi bat duela, non mantua ere urdin kolorekoa den eta erretaularen zati batzuk kolore berean margotuta dauden.

Egungo bandera oihal bikoitzez osatuta dago, eta hiru lerro horizontaletan banatzen da: erdikoa (zuria) albokoen (zeru-urdin kolorekoak) zabalera bikoitzekoa du. Erdian, gure Guadalupeko Ama Birjinaren irudia agertzen da, Konpainiari izena ematen diona, bi belaontzi txikiren artean behealdean eta bi aingeru bururen artean goikaldean, dena urdin argi koloreko xingola batez inguratua, eta konpainiaren izena urreztatuz brodatua. Makila zurezkoa da, urdina, eta muturra (gure kasuan zurezkoa) zuriz margotuta dago, eta kolore bereko zinta batzuk ere baditu.

Eusebio Salaberriak eta Mikel Rodriguezek, 1966tik 1994ra Eusebio Salaberria Kapitainaren seme eta biloba, eman digute dokumentu hau egiteko informazioa.

Banderaren garrantzia Alardean

Hondarribiako Alardea osatzen duten konpainia guztiek ikurriña daramaten arren, Ama Guadalupekoa Konpainiak, gainontzeko portuar konpainietan bezala, banderadunak leku pribilegiatua du, Konpainiarean bidea egiten eta unitate osoaren erritmoa ezartzen duena baita.

Ikurriñaren dimentsioak eta erakargarritasuna nabarmengarriak dira, Konpainiaren erreferentzia nabarmenetariko bat izanik. Hilak 8an, ikusleek txalo eta oilu ozenekin eskerrak ematen diote banderadunari, ikurriña astintzeak dakarren esfortzu fisiko izugarria sumatuz.

Gaur egun, banderaduna Konpainiaren Batzar Orokorrak (uztailaren 25ean) izendatzen du 3 urtero, eta azkenekoa 2023 urtean izan zen.

Konpainiaren Banderadunak

IZENAURTEAK
Unai Oronoz2024
Beñat Salaberria2019 2022 2023
Joan Alza2016 2017 2018
Mikel Rodríguez2013 2014 2015
Xabier Arrambide2010 2011 2012
Mikel Tife2007 2008 2009
Ion Lurburu2004 2005 2006
Josu Carrillo 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003
Jose Mari Salaberria1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994
Eusebio Salaberria1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987
Antza denez, Joxe Mari, Jose Miguel eta Javier Arrambide Iriazabal anaiek ere eraman behar izan zuten bandera, informazio zehatza ezagutzen ez den arren. Pello Alza Amunarrizek ere bandera eraman zuelaren informazioa jaso da.