Hurrengo uztailaren 25an, goizeko 10:00tan, Alkain lokalaren beheko aldean, Zuloaga Kalea 1, Ama Guadalupekoa Konpainiaren Ohiko Batzar Orokorra izango da. Landu beharreko gaien garrantziagatik eta hedaduragatik, ahalik eta puntualtasun, bertaratze eta parte-hartze handiena eskatzen da. 2025ko Ezohiko Batzarraren akta hurrengo estekan aurkitu dezakezu.

Ezin zara bilera hurbildu? Lasai, hurrengo estekatik konekta zaitezke. Konexioa egonkor mantentzen ahaleginduko gara, establezimenduak Interneteko konexiorik eskaintzen ez duen arren. Etortzerik ez baduzu, email bat bidali mesedez.

 


Anima zaitez uztailaren 27an Alardearekin Bat ekitaldiaren antolakuntzan laguntzeko! Herri-bazkaria muntatzeko eta desmuntatzeko eta antolatzeko lanak esleitu dizkigute.

  • Muntaia: uztailaren 26an, 16:00tan, Jostaldin. 15 pertsona inguru behar dira.
  • Antolakuntza: uztailaren 27an, 14:00tan, Jostaldin. 4 pertsona inguru behar dira.
  • Desmuntaia: uztailaren 27an, 18:00tan, Jostaldin. 15 pertsona inguru behar dira.