Ama Guadalupekoa Konpainiak, Gora Ama Guadalupekoarekin batera, Txibilito eta Redoble ikasteko tailerrak eskaintzen ditu abuztuko asteazken guztietan. Hau da, abuztuaren 9, 16, 23 eta 30ean, 19:00etan, Gernikako Arbolako lorategietan (euria eginez gero, Soroetako frontoira mugituko da).

Tailer hauek gazteenei zuzenduta daude bereziki, nahiz eta Hondarribiko edozein haurrek edo instrumentu hauek jotzen ikasi nahi duen konpainiako edozein kidek parte har dezakeen. Tailer hauen helburua Konpainiak Alardean zehar interpretatzen dituen martxa eta doinuen ezagutza modu dibertigarrian irakastea eta indartzea da.

Bertaratzeko, soilik, heldu baten telefono mugikorraren zenbakia (kontaktua behar izanez gero), ikasi nahi den tresna eraman eta… ondo pasatzeko gogoak eskatuko dira!

Eta Konpainiako kideren batek bolondres moduan esku bat bota nahi badu, ongi etorri bero batekin jasoko zaio.

Anima zaitez!